Jon Martin herritarrak eta Realak aurredenboraldia hasi dute

Txintxarri Aldizkaria 2026ko uztailaren 8a

Jon Martin (eskuinean) eta Beñat Turrientes, asteleheneko entrenamenduan. Arg.: Real Sociedad.

Real Sociedad taldeak denboraldiaurreari hasiera eman zion hilaren 4an, Zubietan. Lehen taldeko jokalariak zein harrobiko hamabi kide izan ziren lanean, baina Jon Martin herritarra ez zen egon horien artean. Lasarte-Oriako defentsak Espainiako selekzioarekin Munduko txapelketako prestakuntzan egoteagatik bi egun geroago egin zuen bat taldekideekin

Liga indartsu hasi behar du Realak; abuztuaren 16an, Real Madrilen aurka jokatuko du lehen norgehiagoka. Hori prestatzeko, hilaren 18an talde txuri-urdinak denboraldiaurreko lehen partida lehiatuko du Real Racing-en aurka, Zubietan. Hil amaieran eta abuztuaren hasieran, aldiz, Realak Ingalaterra, Frantzia eta Alemaniara egingo du bidaia bertako taldeekin indarrak neurtzeko.