Inklusioa, Nahikariak (edo beharrak), Dibertsitatea, Askatasuna eta eRrespetua hitzek osatzen dute INDAR elkartearen akronimoa eta ikasturte honetan zehar saio ugari burutu dituzte Emakumearen Zentroan, "ezaugarri anitzak" dituzten emakume ugarirekin. Ostiraletan elkartu dira 16:00etatik 18:00etara.
Egitasmoaren sortzaile eta lehendakari den Gomezek topaketa hasi eta berehala azaldu zuen moduan, "pertsona guztiek ahotsa, ikusgarritasuna eta benetako aukerak izango dituzten gizartean" sinesten dute INDARen. Hori horrela, eguneroko egitasmoak genero eta intersekzionalitate ikuspegietatik aurrera eramaten dituzte.
Proiektuarekiko interesa dutenek eta parte hartu nahi dutenek 655 74 40 39 telefono zenbakira deitu edo asociacionindar.eus@gmail.com helbide elektronikora idatzi dezakete. "Edonor izango da ongietorria", azpimarratu zuen Gomezek.