Oier Elola Kadete mailako 2. kategoriako txapela izan zuen jokoan ekainaren 27an, Tolosako Botibarren; aurrez aurre LAPKEko Gurmindo izan zuen.
Elolak bere onena eman zuen arren, Gurmindok eraman zuen txapela, 16-22.

Oier Elola (ezkerrean), txapelduordearen garaikurra jasotzen. Arg.. Intza KE.
Santa Ana txapelketa
Eskutik palara, Santa Ana pala txapelketa azken fasean sartuko da hilaren 14an.
Bi multzoko bikoteek azken partidak jokatuko dituzte hurrengo egunetan.
Horren ondorioz, final laurdenetarako bikoteak erabakita ez dauden arren, hilaren 21eko final erdietako partaideak hilaren 14ko zein 16ko jardunaldietan erabakiko dira. 19:00etatik aurrea jokatuko dira norgehiagokak, Loidibarren pilotalekuan.
Galerian, multzoetako faseko partida bat.