Intza Kirol elkarteko kadeteek amaiera ederra emango diote Lau eta erdiko txapelketari.
Ekhi Maizek hilaren 20ean Kadete 3. Mailako finala jokatu zuen, Tolosan. Hernaniko Madina izan zuen aurkari herritarrak eta ederki jardun behar izan zen gaztea garaipena eskuratzeko.

Neurketako lehen minutuetan lehiak berdindua zirudien, baina launako berdinketaren ostean, Madinak aurrea hartu zuen eta 11-6 jarri zen. Maizek, ordea, ez zuen amore eman eta tantoz tanto hamaseina berdintzea lortu zuen. Inertziari jarraikiz, gainera, herritarrak markagailuari itzulia eman zion eta 17-22arekin garaipena erdietsi zuen.
Elola ere finalean
Maiz ez da finala jokatuko duen Intzako kide bakarra izango; Oier Elola Kadete mailako 2. kategoriako txapela izango du jokoan hurrengo asteburuan eta LAPKEko Gurmindo izango du aurkari.
Bere mailako finalerdian, Elolak Intxurreko Leori egin zion aurre eta ederki jokatuaz, 11-22 irabazi zuen.