Indar egitasmoko kideek topaketa egingo dute igandean

Txintxarri Aldizkaria 2026ko uztailaren 3a

'Inklusioa', 'Nahikariak' (edo beharrak), 'Dibertsitatea', 'Askatasuna' eta 'eRrespetua' hitzek osatzen dute INDAR elkartearen akronimoa, Mari Mar Gomez gizarte integratzaile eta 'coach'-ak sortutako proiektuarena. Urrian elkarte gisa erregistratu zuen eta orduan hasi zen "ezaugarri anitzak" (aniztasun funtzionala dutenak, migratzaileak...) dituzten emakumeekin tailerrak egiten Sexuen Elkarbizitzarako Emakumearen Zentroan. Udarako oporren aurretik igandean topaketa egingo dutela jakinarazi du, dagoeneko partaide direnak eta etorkizunean izan nahi dutenak elkartzeko. San Pedro eliza atzealdean elkartuko dira, 12:00etan.

Bertaratzeko asmoa dutenei aurrez abisatzeko eskatu diete antolatzaileek, 655 74 40 39 telefono zenbakira deituta edo asociacionindar.eus@gmail.com helbide elektronikora idatzita.

Erlazionatuak