Extremadurako doinuak, antzerkia eta iraganeko kantuak, San Pedro bezperako arratsaldean

Txintxarri Aldizkaria 2026ko ekainaren 28a

Eguraldi iragarpenak bertan behera utzi du gaur arratsaldeko Holi Festa. Baina beste jarduerak aurrera eraman dira eta Jaizkibel zein Isla plazan eta Loidibarren pilotalekuan herritarrak bildu dira Extremadurako jakiak eta doinuez gozatzera, jostun talde berezi baten gainerako antzerkia ikustera edo Mocedades taldearen abestiak kantatzera

Extremadurako ogi mamien dastaketak herritar ugari bildu ditu Jaizkibel plazan. Herritarrek pixka bat itxaron behar izan dute jakiak dastatzeko eta ilara luzea egin da zerbitzatzen hasi direnerako. Bitartean Norte de las Hurdes taldeko danbolin jotzaileek Caceres iparraldeko Hurdeetako doinuak eskaini dituzte plazan izan diren jankide eta herritarrentzat.

Okendotik Loidibarrenera lekualdatu dute Capicua antzerki taldeak eskaini behar zuen lana. Loidibarren pilotalekura hurbildu diren herritarrek jostun talde berezi bat aurkitu dute. Antzerkia eta akrobazioak nakastu dituzte euren emanaldian. Ikusleen harridura oihuak eta txaloak ugariak izan dira antzezle-akrobatek eskainitako lanaren zehar.

Euria dela eta, Isla plazako karpa eta bere inguruko aterpeak bete dira. Asko izan dira Mocedades taldearen abestiak entzutera gerturatu diren lasarteoriatarrak. Taldeko kideek kantu bakoitzaren historia edo istorioa kontatu dute eskaini baino lehen. Herritarrek ezagutzen zituzten abestiak entzun ahal izan dira karpan eta behin baino gehiagotan ikusleak ere animatu dira doinuak entonatzera.