Azokari hasiera eman orduko euriak mehatxu egin duen arren, berehala atertu, eta arazorik gabe aurrera eraman ahal izan dute egitasmoa.
Hogeita zazpi sortzaile batu dira, herriko plaza nagusian, esan bezala, sorginek gonbidatuta. Horietako bakoitzak, bere produktuen eskaintza egin du; askotarikoak erosi ahal izan dituzte bertaratu direnek, hala nola, bitxiak, askotariko osagarriak, jakiak, jantziak, koadernoak edota kosmetika produktuak.
Kolorez jantzi dute plaza, eta giro bikain-bikaina izan da.