Palestinarekin elkartasuna eta txistu doinuak, larunbatari hasiera emateko

Txintxarri Aldizkaria 2026ko ekainaren 27a

Porrotx eta Marimototsen laguntzaz goiza Palestinarekin elkartasuna adieraziz eman diote hasiera Sorgin Jaiek. Paperezko itsasontziri bat egin dute. Hamaiak doinu herriko txistulari taldeak ere emanaldia eskaini du. Eta bapo bazkalduta arratsaldeko ekimenetarko indarrak hartu dituzte Sorgin Jaietako kideek

Sorgin Jaiek Palestinari elkartasuna adierazteko ekimen batekin eman diote hasiera goizari. Porrotx eta Marimototsek girotuta, haurrek tailer berezia egin dute, paparezko itsasontziak. 

Hasi baino lehen dantzan jarri dituzte haurrak eta magia ikuskizun txikia ere egin dute. 

Ostean, Marimototsek paperezko ontzian egiteko pausoak azaldu dizkie guztiei eta lanean hasi dira haurrak. Euren marrazkiak edo mahaian zeudenak margotu eta itsasontziak sortzen hasi dira.

Sorgin Jaietako txosna apaindu duen, itsasontziri berezia prestatu dute haurrek, guztiek palestinako bandera izan dute eta.

Goizean herriko kaleak txistuen doinuekin alaitzen egon ostean, Hamaika doinu txistulari taldeak emanaldia eskaini du Okendo plazan. Iaz Juan Luis Eizmendi kideari agur esateko omenalditxo bat ospatu zuten eta ohitura bilakatu nahi dute emanaldia. Herritarrak euren doinuen erritmora dantzan egitera animatu dira. 

Bitartean, Askatasunaren plazan, Sorgin bazkarirako prestatzen hasi dira. Bazkalordurako eguzkia zegoela eta, mahaikideetako asko izan dira etxera eguzkitako, aterki edo txapelaren bila joan direnak. Jaki goxoak dastatu eta musikaz gozatu dute guztiek.