Entzun du herriak oihu ozena: hasi dira 25. Sorgin Jaiak!

Txintxarri Aldizkaria 2026ko ekainaren 25a

Giro ezin hobean hasi dira mende laurden bete dituzten jai alternatiboak. Legazpitik etorritako Xaukena txarangak gidatu ditu sorginak Isla plazatik Okendo plazara, izerdi askorekin herriaren bihotzean ezarri ahal izan duten txosna gunera. Bertan, nondik datozen gogoratu dute, egindakoa balioan jarri dute eta gutxienez beste 25 urte bete ahal izateko behar dutena eskatu dute: laguntza, herritik eta herriarentzat burututako festa ereduak bizi-bizirik jarrai dezan.