Abanikoak harmailean eta eskuoihalak zein ura pista ondoan. Biyak Bateko gimnasia erakustaldiko kide zein ikusleek beroari aurre egin behar izan diote.
Irakasle ezberdinen txilibituaren soinuari jarraki ariketa ezberdinak eraman dituzte aurrera. Ibiltzan, zutik, etzanda edo eserita burua, hankak eta besoak mugitu dituzte gimnastika taldeetako kideek.
Ez da hau elkarteko kideek gaur izango duten ekimen bakarra izango. Arratsaldean, 19:00etan, elkartearen abesbatzaren kontzertuaz gozatu ahalko dute Ama Brijitarren komentura hurbiltzen diren herritarrek.