Oria ibaia abordatzeko eguna

Txintxarri Aldizkaria 2026ko ekainaren 28a

Oriako jaitsiera 2016an egin zuten sorginek azkenekoz. Hamar urte geroago, ekimena berreskuratuko dute.

Egunotan behin eta berriro errepikatzen ari garen moduan 25 urte bete dituzte Sorgin Jaiek. Hori horrela, ekimen bereziak antolatu dituzte eta baita urte askotan historikoak izan direnetakoren bat berreskuratu ere; esate baterako, Oria ibaiaren jaitsiera. Hori izango da sorginek gaurko antolatu duten jarduera nabarmenena baina ez bakarra.

Gaurko egitaraua

  • 10:30etik 14:30era, Okendo plazan, sorgin azoka.
  • 15:15ean, Okendo plazatik irtenda, Oriako jaitsiera. 
  • 18:30ean, Kukukaren emanaldia.
  • 20:00etan, Ekainak 28 manifestazioa, LGTBIQ+fobiaren aurrean, sarea eta elkarzaintza lelopean. 
  • 02:00etan, Zatekeen erromeria.