Eltzea baino, zartaginak erabiliko dituzte gaur

Txintxarri Aldizkaria 2026ko ekainaren 26a

V. Patata Tortilla txapelketarekin ekingo diote bigarren egunari sorginek. Edabe magikoa prestatzerakoan bezain trebeak direla erakutsi beharko dute patata, tipula, olio eta arrautzen arteko nahasketa zartaginean prestatzerakoan.

Gaurko egitaraua

  • 16:30ean, Askatasunaren parkean, V. Patata Tortilla txapelketa.
  • 19:00etan, Sagardotegi kalean, zunba saioa Bojomarekin. 
  • 21:00etan, Oriarte BHI eraikin parean, bertso afari autogestionatua, Earra! bertso eskolak girotuta. 
  • 22:15ean, Oriarte BHI parean, Herri baten oihua abestiaren bideokliparen estreinaldia eta proiekzioa.