San Pedro bezpera luzea aurretik

Txintxarri Aldizkaria 2026ko ekainaren 28a

Festa egunik luzeena izango da gaurkoa, horren seinale, udalak eta eragileek prestatu duten egitarau oparoa.

Gaurko egitaraua

  • 11:00etan, Loidibarren pilotalekuan, pilota txapelketetako finalak benjamin, alebin eta infantilen kategorietan.
  • 11:30etik 13:30era, Andatza plazan, haurrentzako ur parkea.
  • 12:00etan, Jaizkibel plazatik abiatuta, Txaranga del Oria taldearen emanaldia.
  • 14:00etan, Tximistarreta parkean, herri bazkaria, DJ batek girotuta: mahaiak, aulkiak eta parrillak jarriko ditu udalak.
  • 16:30etik 18:30era, Andatza plazan, haurrentzako ur parkea.
  • 18:00etan, Okendo plazan, kale antzerkia Capicua taldearen eskutik.
  • 18:00etan, Jaizkibel plazan, Extremadurako ogi mamien dastaketa.
  • 19:00etan, Tximistarreta parkean, Holi Fest ekitaldia, DJ eta guzti. Kamiseta zuriekin eta begiak babesteko betaurrekoekin joatea gomendatu dute.
  • 19:00etan, Isla plazan, Mocedades taldearen kontzertua.
  • 22:30ean, Kale Nagusian, zezensuzkoa.
  • 23:00etan, Okendo plazatik abiatuta, danborrada.
  • 23:00etatik 02:00etara, Oriarte Landaberriko eremuan, DJ Markelin.
  • 00:00etan, Okendo plazan, Süne-ren kontzertua.
  • 00:00etan, Jaizkibel plazan, El Gato con Jotas taldearen kontzertua.
  • 00:00etan, Isla plazan, Duo Imperial taldearen emanaldia.