Gaurko egitaraua
- 11:00etan, Kale Nagusitik abiatuta, haurren danborrada.
- 11:30etik 13:30era, gazteentzako parkea Andatza plazan. Euria egiten badu, jarduera eten eta Loidibarren pilotalekura eramango dute, 20:30ak arte.
- 12:00etan, Okendo plazan, Biyak Bat egoitzako dantzarien erakustaldia.
- 13:00etan, Isla plazan, Voces Navarras taldearen jota emanaldia.
- 16:00etatik 17:00etara, Michelin kirol gunean, bola eta toka tirada.
- 16:30etik 18:30era, Andatza plazan, gazteentzako parkea. Euria egiten badu, jarduera eten eta Loidibarren pilotalekura eramango dute, 20:30ak arte.
- 18:00etan, Biyak Bat-en egoitzan, sari banaketa.
- 18:00etatik aurrera, herrian barrena, erraldoi eta buruhandien konpartsa herriko kaleetan zehar.
- 18:00etan, Okendo plazatik abiatuta, giza dorreak, Vilafranca del Penedes (Katalunia) hiritik etorritako Falcons taldeko kideen eskutik.
- 19:00etan, Jaizkibel plazatik abiatuta, Dinbi Banda herriko taldearen batukada emanaldia.
- 22:30ean, Kale Nagusian barrena, zezensuzkoa.
- 23:00etan, Okendo plazan, Chambao taldearen kontzertua.
- 23:00etan, Isla plazan, Pasarela orkestraren emanaldia.
- 23:00etatik 03:30era, Oriarte Landaberriko gunean, DJ Vidu eta DJ Nemux.
- 00:30ean, Okendo plazatik abiatuta, Dinbi Banda herriko batukada taldearen emanaldia.
- 01:30ean, Okendo plazan, Modus Operandi taldearen kontzertua.