Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Dominguezek nabarmendu duenez, jaiak "modu jasangarrian, eskuragarrian eta, batez ere, seguruan" gozatzeko baliabideak ematea da ekimenaren helburua. "Kalitatezko zerbitzu publiko baten alde egiteak, mugikortasun iraunkorrago baterantz aurrera egiteko aukera emateaz gain, herritarren bizi kalitatea hobetzen laguntzen digu".
Manttangorriren zerbitzuak zabaltzeko emandako laguntza eskertu du Lasarte-Oriako alkate Agustin Valdiviak. Halaber, oroitarazi du ordutegi berezi hauetan ez ezik gainerakoetan ere erabil dezaketela hiribusa.
Lurraldebus-en webgunean edo 900-30 03 40 telefono zenbakian kontsulta ditzakete ordutegiak erabiltzaileek.