Eztanda egingo dute gaur San Pedro Jaiek

Txintxarri Aldizkaria

Goizeko zein arratsaldeko txupinazoak, Sorgin Dantza, kale ekimenak, kontzertuak... Orotariko ekimenak aurrera eramango dituzte sanpedroetako aurreneko egunean zehar.

Gaurko egitaraua

  • 10:00etatik 12:00etara, Maialen Chourraut kiroldegian, 5 eta 12 urte arteko haurrentzako ur festa.
  • 12:00etan, udaletxe zaharreko balkoitik, haurren txupinazoa.
  • 12:30ean, udaletxean, Gure Patxintxiak sariak irabazi dituztenei aitortza ekitaldia.
  • 14:00etan, Atsobakar parkean, herri bazkaria. Bazkalostean ur jolasak egingo dituzte auzoan barrena.
  • 16:30ean, Oria auzotik abiatuta, Sorgin Dnatza.
  • 18:30ean, kultur etxetik abiatuta, Oaintxe in deu! txarangako kideen emanaldia.
  • 18:30ean, Jaizkibel plazatik abiatuta, Arranopola txarangako kideen emanaldia.
  • 19:00etan, udaletxeko balkoitik, txupinazoa eta jaietako pregoia, omendua izango den Lasarte-Oriako Gurutze Gorriaren eskutik.
  • 20:15ean, Okendo plazan, Tio Teronen Semeak taldearen emanaldia.
  • 22:30ean, Kale Nagusian barrena, zezensuzkoa.
  • 23:00etan, Okendo plazan, JAGOBA taldearen emanaldia.
  • 23:00etatik 03:30era, Oriarte Landaberriko gunean, Vidu eta ABIBA DJak.
  • 23:50ean, Okendo plazan, Hazas-en kontzertua.
  • 00:30ean, Jaizkibel plazan, La Otra Oreja taldearen kontzertua.
  • 01:30ean, Okendo plazan, Mirariren kontzertua.