Bertan behera utzi dute San Joan bezperako ospakizuna

Txintxarri Aldizkaria 2026ko ekainaren 23a

Aurten ez dugu San Joan bezperako surik izango.

Tenperatura altuengatik eta sute arriskuengatik ezarritako alerta gorri eta laranjak tarteko, Lasarte-Oriako Udalak ospakizuna bertan behera uztea erabaki du, horretan parte hartzekoak ziren kultura eragileetako ordezkariekin batera zenbait aukera baloratu eta gero. Parte hartzaileen eta Andatza plazara bertaratzekoak ziren eragileen "segurtasuna bermatzea" izan da lehentasuna.

Erlazionatuak