Ostiralean ailegatu ziren scooterrak Lasarte-Oriara. Donostia etorbidetik iritsi eta Santxo tabernan egin zieten harrera. Bertan, oroigarriak jaso zituzten; besteak beste, sagardo botila bat eta topaketaren aurtengo kamiseta. Giro ederrean ekin zioten asteburuari. Aspaldian ikusi gabekoek elkarrizketa luzeak izan zituzten, txantxetarako tartea ere egin zuten, noski. Beste batzuk, aldiz, kamera hartuta, automobilei eta lagunei argazki ederrak egin zizkieten.
Larunbata izan zen egun handia. Goizean goiz, scooterrak ikusgai jarri zituzten, Okendo plazan. Herritar asko gerturatu zen motoez gozatzera. Eguerdi aldera, pintxopoterako garaiari hasiera eman zioten txalapartariek, Artizar tabernan. Segidan, scooter gainean igo eta ibilaldia egin zuten. Helmuga Hernaniko Jauregi jatetxea izan zen, bertan afaldu baitzuten. Arratsaldeari begira, Buenetxea tabernan emandako kontzertuez eta afariaz gozatzeko aukera izan zuten, besteak beste.
Festa iganderaino luzatuta, musikaz eta janariaz gozatzen jarraitu dute. Arkupe tabernan elkartu dira motorzaleak goizetik, eta eguerdira arte bertan izan dira bazkari pintxopote musikatuarekin itxiz asteburu polita.