Ordubete eta erdi inguru iraun du emankizunak. Bitarte horretan, Euskal Herriko hainbat txokoetako dantzak haragitu dituzte Erketz EDTko dantzariek. Izan ere, Gasteizera abiatu dira bertako zortzikoan aritzera, erromeriaz ere gozatu dute Bizkaiatik igarota eta Behe Nafarroan ailegatzean, ihauteri garaiarekin egin dute topo. Dantzaldi finekin ez ezik, traje koloretsuekin eta biziekin ere txundituta geratu da Okendo plazan ipinitako aulkiak bete dituen publikoa.
Dantzaz gain, "musikarako denbora" ere izan da. Arean ere, Ume eder bat kantua interpretatu du taldeko dantzarietako batek Erketzeko EDTko musikariekin batera. Euren aldetik, ikuskizun osoari musika ipini diote musikagileek. Musikaz musika, Azpeitiko danborradako doinu batekin amaitu dute emankizuna. Melodia horrekin batera, taldeak propioki sorturiko koreografia interpretatu dute, giro ederrean.
Aitortza
Hogeita bost urteko ibilaldia aitortzearren, Erketz EDTko bi taldekideri oroigarria eman diete, Nestor eta Amaiari hain zuzen.