Mendi martxa egin dute, giroa beroa izan arren

Txintxarri Aldizkaria 2026ko ekainaren 21a

V. Familia Ibilaldia aurrera eraman du Lasarte-Oria Trail Mendi elkarteak, igande goizean. 50 bat pertsona ausartu dira iragarritako tenperatura altuari kontra egitera. Goizean goiz elkartu eta Okendo plazatik abiatuta egin dituzte Buruntzako tontorra igaroko dituen 12,5 kilometroak. Enparantzara bueltatzerakoan, hamaiketakoaz gozatu dute. San Pedro Jaien aurrekari den ekimenarekin gogotik disfrutatu dute herritarrek.