Udako udal txokoei buruzko bilerak egingo dituzte gaur

Txintxarri Aldizkaria 2026ko ekainaren 18a

Izena emandako haurren familiek bi hitzordu izango dituzte kultur etxeko hitzaldi aretoan: 17:00etan egingo dute euskarazko bilera, eta 17:45ean, gaztelaniazkoa. "Zalantzak argitzeko zain izango gaituzue", adierazi dute aurten ere udako udal txokoak kudeatuko dituzten Ttakun Kultur Elkarteko arduradunek.