Jai alternatiboen aurreneko gauean izango dute aukera herritarrek Okendoko oholtzara igo eta karaokeaz disfrutatzeko. 02:00ak aldera hasiko dira. Antolatzaileek jakinarazi dute hilaren 23a izango dela kuadrillek izena emateko izango duten azken eguna; parte hartu nahi dutenek 683 16 11 28 telefono zenbakira idatzi beharko dute. Kantuak buruz ikasita ekartzeko ere ohartarazi dute.