'Herri baten oihua' abestia kaleratu dute sorginek

Txintxarri Aldizkaria 2026ko ekainaren 14a

Ereserki berria dute gure herriko jai alternatiboek: 'Herri baten oihua' izeneko abestia argitaratu dute Sorgin Jaiek. Bideoklipa festetan bertan estreinatuko dute, hilaren 26an, Oriarte Landaberri institutu parean, 22:15ean. 

Ane Jimenez eta Jagoba Mendizabal herritarrenak dira ahotsak eta herrikide askoz gehiagok parte hartu dute Ozen estudioan grabatutako kantuan: Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek; Amane Otaegik; Urtzi Furundarenak; Haritza Diaz de Guereñuk; Oier Toquerok; Maider Rekondok; Lander Jimenezek; Maitane Rebek; eta Beñat Bobillok.