Aurten ere bertan jarriko dituzte festetako barrakak, udalak jakinarazi duenez. Hortaz, autorik ezingo dute aparkatu herritarrek bihar goizeko zortzietatik uztailaren 2ra arte. Egun horretan berrirekiko dute aparkalekua, 20:00etan. Eremua itxi aurretik, bertan autoak dituztenek hortik erretiratzeko eskatu du.