Sekulako arrakasta izaten ari da Sorgin Jaiak eragileko kideek aurtengo festetarako antolatutako bazkari erraldoiak eta herritarrak barra-barra ari dira tiketak erosten. Antolakuntzak jakinarazi duenez gaur jarri dituzte txartel gehiago salgai Jalgi kafe antzokian, 25 eurotan. Hilaren 14a izango da horiek erosteko azken eguna.