Buruntzaldea IKTko Oier Perez, Iraia Gonzalez eta Leire Lopez taldekideek Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan hartu zuen parte, Zumaian, hilaren 17an.
Gaztetxoek lau probatan egin zuten igerian, estilo bakoitzean bana: 50 m. tximeleta eta bular, bizkar zein estilo libreko 100 m. saioak. Perez eta Lopezek proba guztietaneuren marka ondu zituzten eta Gonzalezek, aldiz, 100 m. librean.
Horrez gain, lortutako markei esker, zilarrezko domina jantzi zuen Perezek 100 bular proban eta Lopezek 100 bizkar proban seigarren postuan amaitu zuen.

Astebete lehenago, Donostiako Paco Yoldi igerilekuan, Gipuzkoako Udaberriko Saria lehiatu ziren taldekide Amaiur Iparragirre eta Lier Garmendia. Ederki aritu ziren lehian.
Amaiur Iparragirrek 50 m. libre proban marka pertsonala egin zuen, 28,83 eta Lier Garmendiak, proba guztietan ondu zituen markak: 50 m. libre (29,35), 50 m. bizkar (34,80), 100 m. libre (01.04,63) eta 50 m. tximeleta (32,13).
Bestetik, apirila amaieran, alebin eta benjaminek euren liga eta topaketen azken jardunaldia izan zuten Hernaniko kiroldegian.
Urko Azpiazu eta Nora Becerra taldekideak izan ziren igerian lehenean. Becerra 100 m. lau estilo proban bere marka ondu zuen eta Azpiazuk 100 m. bular estiloko proban primerako denbora egin zuen. Horrez gain, biek 50 m. libre proba ere lehiatu zuten.
Benjaminen kasuan, proba zail eta luzeei egin zieten aurre azken saioan: gaztetxoenek 100 m. lau estilo proba; Leire Lopezek eta Alaia Iparragirrek, 200 m. lau estilo eta Oier Perezek, 200 m. libre. Guztiek krol estiloko hanken 25 metroko serieak egin zituzten eta amaitzeko 4x50 m. lau estilo erreleboa izan zen.
Igerilari guztien hobekuntza eta garapenarekin pozik daude igeriketa taldeko arduradunak eta guztiak, hilaren 30ean, Lasarte-Oria Sarian igerian izango direla nabarmendu dute.