Kulturartekotasunari buruzko hausnarketa partekatua egin dute

Txintxarri Aldizkaria 2026ko maiatzaren 26a

Herriko makina bat eragiletako ordezkariak bildu dira Oriarte Landaberri institutuan kulturartekotasuna landu eta udalerriko indarguneak, ahuleziak, aukerak eta proposamenak aztertzeko. Iritziak eta proposamenak jaso dituzte Lasarte-Oriako Bizipoza Taldeko kideek eta irailean jarraituko dute prozesuarekin. 

Bilkurari buruzko balorazio "oso positiboa" egin dute antolatzaileek: "Eragileetako kideek frogatu dute interesa eta gogoa dutela saretzeko eta elkarrekin komunitate bai abegitsua bai kohesionatua eraikitzeko". Halaber, parte hartzaileei eskerrak eman dizkiete atzoko saioan erakutsi zuten "jarrera aktiboagatik". 

 

Amaitzeko, nabarmendu dute "denen artean" egin behar dutela bide hori: "Herritar eta eragileokin batera aritu behar du administrazioak ere, bakoitzari dagozkigun ardurekin". 

Ostiralean, jaialdia

Ostiral honetan jaialdia ospatuko dute Okendo plazan, Naizen elkartearekin batera, 18:30ean hasita. LGTBIQ+fobiaren eguna (maiatzak 17) ospatuko dute.

Erlazionatuak