Astebete barru ekingo diote Sorgin Dantza prestatzeari

Txintxarri Aldizkaria 2026ko maiatzaren 26a

San Pedro Jaietara begira, Sorgin Dantza prestatzen hasiko dira ekainaren 2an, Okendo plazan, 20:00etan. Eguraldi txarra egiten badu, Oriarte Landaberri institutuan bilduko dira. Hurrengo saioak 4an, 9an, 11n, 16an eta 18an egingo dituzte toki eta ordu berean.