Zubieta Lanbide Eskolak aurten 50 urte betetzen ditu, eta hori ospatzeko jai egun berezi bat antolatu dute. Egun hori Zubietako Herri Batzarra eta Jai Batzordearekin elkarlanean antolatu dute eta helburua da urte hauetan eskolaren parte izan diren pertsona guztiak berriro elkartzea: ikasle ohiak, langile ohiak, egungo ikasle eta langileak, familien parte izan direnak eta, oro har, eskolarekin nolabaiteko lotura izan duen edonor. Aldi berean, Zubietako herritar guztiak ere gonbidatu dituzte bertaratzera.