Urte luzez musikari eta euskarari esker hainbat familia alaitu dituzte Oianek eta Urkok. Ibilbide arrakastatsu horren ostean, Gora Musika! haurrentzako emanaldia prestatu dute Korrontzi erromeria bandarekin, Bixente Martinezekin eta dantzari zein erraldoiekin batera. Artisten artean, Araitz Ramos dantzari lasarteoriatarra izan da.
Kantutegi ezaguneko kantez gain, abesti berriekin osatu dute ikuskizuneko errepertorioa. Izan ere, iazko abenduan kaleratutako albumeko zenbait kantu ere interpretatu dituzte. Lasarte-Oriako umeek gogotik gozatu dute, helduek ere bai, noski.