'Eskutik eskura' kanpainako bigarren banaketa saioak egingo dituzte Errigorako boluntarioek gaur eta bihar, Ttakunenea elkartean, 17:00etatik 20:00etara. Olio botilak eta kaxak partituko dituzte. Aurreko astean bezalatsu, egitasmoarekin bat egin eta Nafarroa hegoaldeko ekoizleei bultzada eman izana eskertu diete.