Nafarroa hegoaldeko ekoizleen eskuetatik, lasarteoriatarren eskuetara

Txintxarri Aldizkaria 2026ko apirilaren 28a

'Eskutik eskura' kanpainako produktuak banatzen hasiko dira gaur Lasarte-Oriako Errigora taldeko boluntarioak. Urtero lez, eskerrak eman dizkiete eskaerak egin dituzten lasarteoriatarrei: "Egin duzuen hautuari esker denontzako onuragarria den elikadura eredua indartzen ari zarete; ekoizleak, herritarrak eta gure lurra babestea du helburu". Ttakunenea elkartean egingo dituzte banaketak gaur, bihar, maiatzaren 5ean eta 6an, 17:00etatik 20:00etara.

Gaur eta bihar partituko dituzte kontserbak, arroza, pasta, lekaleak, arbendolak eta ardoak. Maiatzaren 5ean eta 6an, berriz, olioa banatuko dute. Kanpainarekin bat egin dutenei eskerrak emateaz gain, boluntario taldean parte hartzeko deia egin diete bizilagunei: eurekin harremanetan jartzeko errigora.lasarteoria@gmail.com helbide elektronikora idazteko eskatu dute.

Bestalde, gogorarazi dute 24. Korrikako omenduak izan direla eta horregatik ere eskerrak eman dituzte: "Modu batean zein bestean, euskara gara!".