"Balea bakartitik" gizarterako bidaia poetikoa

Txintxarri Aldizkaria 2026ko apirilaren 26a

'52 hertz' antzezlana eskaini zuen Ados Teatroa konpainiak, larunbat iluntzean, Manuel Lekuona kultur etxean. 

Baleak kantuen bidez komunikatzen dira euren artean. Soinu horiek 10 eta 39 hertz arteko frekuentzien artekoak dira. Alabaina, duela 35 urtetik, bada 52 hertzean komunikatzen den bale bat. Beraz, ez du gainontzekoekin komunikatzeko gaitasunik. Zientzialarien arabera, litekeena da bale hori gorra izatea. Hori dela-eta, animalia horri "bale bakartia" izendatu zitzaion. Fenomeno horren haritik, bakardadeari buruzko obra ondu du konpainiak. Metafora horrekin jolasean, umorez eta eszenaratze zainduaz osaturiko pieza eskaini diete lasarteoriatarrei. Aktoreen artean, herriarekin lotura estua duten Dorleta Urretabizkaia eta Martxelo Rubio izan ziren; Joseba Apaolaza, Ainhoa Aierbe eta Amaia Irazabalekin batera. 

Erlazionatuak

'52 hertz' antzezlaren zati bat

Txintxarri Aldizkaria api 26, 13:20 Kultura