Jon Martin eta Lander Astiazaran herritarrei harrera, hilaren 30ean

Txintxarri Aldizkaria 2026ko apirilaren 24a

Lander Astiazaran eta Jon Martin, Errege Kopako ospakizunetan. Arg.: Real Sociedad.

Lasarte-Oriako Udalak Errege Kopako txapeldun izan diren Jon Martin eta Lander Astiazaran herritarrei harrera egingo die, hilaren 30ean, 19:30ean, Udaletxean

Hilaren 18an, Real Sociedad taldeak Atletico Madril penaltietan garaitu zuen eta Errege Kopa eskuratu zuen. 

Jon Martin herritarra Matarazzoren hamaikakoan finkoa da eta Sevillako finala jokatu zuen.

Lander Astiazaran, aldiz, bigarren taldeko jokalaria da eta Kopako final zortzirenetan egin zuen debuta Real Sociedad taldearekin, Jon Ansotegiren eskutik.

Erlazionatuak