Lasarte-Oriako Udalak gaur goizean aurkeztu du 2026ko San Pedro Jaietako kartela aukeratzeko parte hartze prozesua. Proposamenak aurkezteko epea amaituta abiatu du hori erakundean, eta xehetasun guztiak eman dituzte Herritarren Partaidetzako zinegotzi Nagore Duran Urbistondok eta Jaietako zinegotzi Txus Alonso Ocarizek. Biek nabarmendu dute prozesu horrek "jaien irudiaren eraikuntzan herritarrak inplikatzeko tresna gisa duen garrantzia".
Udal ordezkariek jakinarazi dute orotara 31 lan jaso dituztela. Hala, esan dute guztiak betetzen dituztela oinarrietan ezarritako baldintzak eta hori hala izanik, ez dute bakar bat ere lehiaketatik kanpo utzi behar izan. Parte hartzea iazkoa baino handiagoa izan dela jakinarazita, honako adierazpenak egin dituzte: "Horrek agerian uzten du parte hartze maila handia eta deialdi honek herritarren artean pizten duen interesa".
Bozkak emateko epea eta saria
Gaurtik aurrera, eta maiatzaren 6ra arte (egun hori barne) bozka dezakete herritarrek euren afixa gogokoena. Horretarako, udalaren web ataria erabili beharko dute. Bertan jarriko dituzte ikusgai aurtengo sormen lan guztiak, eta horien guztien artean bakarren alde egin ahalko du partaide bakoitzak.
Bozkak emateko epea amaitu ostean, epaimahai profesionalarekin batuko dira udal ordezkariek. Aditu talde hori diseinu grafikoaren alorreko hiru profesionalek osatuko dutela iragarri dute udal ordezkariek, eta esan, herritarren iritzien berri izango dutela, eta hori kontuan hartuko dutela azken erabakia hartzeko.
Alonsok eta Duranek azaldu dute afixa irabazleak aurtengo sanpedroak iragartzeaz gain, jaietako programaren irudi nagusia izango dela. Hori horrela, gaineratu dute "funtsezkoa" dela "udalerriaren sentimenduarekin bat egiten duen proposamen" batekin asmatzea.
Garaileak 600 euro poltsikoratuko ditu.