Buruntzaldean 'flow' gehien duen rap abestiaren bila ari dira

Txintxarri Aldizkaria 2026ko apirilaren 21a

Beat Eroak ekimenaren barruan lanean aritu dira eskualdeko 11 eta 16 urte arteko gazteak, esan nahi dutena rap musika estiloaren bidez adierazten ikasten. Horretarako hitzak, errimak eta mezuak jorratu dituzte aurreneko fasean eta abestiak osatu dituzte alor horretako profesionalen eskutik. Buruntzaldeko sei udalerrietako kantuak sortuta, herritarren iritziak jasoko dituzte hilaren 30era arte. Irabazten duenak bideoklip profesional bat grabatuko du.

Hauek dira herriz herri eratu dituzten abestiak:

ANDOAIN

ASTIGARRAGA

HERNANI

LASARTE-ORIA

URNIETA

USURBIL