Andatza Taberna sariak eman dio hasiera jardunaldiari. Contesa/Janaçek bikoak Bugati bihurgunean hartu du burua eta ongi mantendu du azken metroetan aldea irekita.
Jarraian, lehia ederra ikusi ahal izan da zuzengunean. Naxos/Gelabertek lasterketako burua hartu dute, baina atzetik zetozen Bulnes/Janaçek eta Grand Son of Kalyx/Fayos bikoek helmugara arte borrokatu diragaraipena eskuratzeko.
Hirugarren lehian, Tammani eta Ricardo Sousak atzetik etorrita Bravo/Janaçek bikoari garaipena kendu dio azken metroetan.
Tony Montana/Foulon bikoak eraman du Patricio Taberna saria. Bikoa lehen itzuli amaieran buru jarri eta azken metroetan atzetik zetozen aurkarien aurka ongi mantendu du lehen postua.
Azken lehian, Pinarellu/Sikorovak eraman dulasterketako erritmoa, baina azken 400 metroetan bide osoan zehar atzetik izan duen Lose your wad/Alonso bikoak aurre hartu eta helmugan garaile izan da.
Jardunaldiko irabazleak
- Andatza Taberna saria
Contesa/V. Janaçek - Aitonak Okindegia saria
Naxos/J. Gelabert - Alcar Leihoak saria
Tammani/R. Sousa - Patricio Taberna saria
Tony Montana/Foulon - Aldaz Hortz Klinika saria
Lose your wad/V. Alonso