Lehenik adimen urritasuneko bikoteak hastapen mailako finala jokatu zen. Unai Diosek eta Daniel Calviñok Joel Garcia eta Tanya Fernandez gainditu zuten kategoria horretako lehen txapeldunak izateko.
Jarraian, Ortega herritarrak eta Sagarmendik (gorri) Xabat Askasibar eta Hodei Asteasu (berdea) izan zituzten aurrez aurre. Final parekatua izango zela zirudien. Tanto luze eta gogorrak jokatu zituzten laurek eta hamarnako berdinketara arte, alde txikia izan zuten bi bikoek. Azken txanpan, aldiz, gorriak nagusi izan ziren. Beloki horma bat izan zen eta Ortegak lagunduta, huts gutxi egin zituzten. Berdeek ez zuten amore eman nahi, ordea eta Sagarmendi ekidin nahian zabala asko bilatuta, behin baino gehiagotan pilotak kontrakantxara ihes egin zien. Hori baliatuz, ihes egin zuten gorriek eta partidaren jabe egin ziren.
Jardunaldiarekin amaitzeko lehia estua izan zen Aingeru Senperena-Beñat Lizaso gipuzkoar eta Joseba Lasa-Edorta de Anta nafarren artean. Norgehiagoka parekatuan atzelariek eraman zuten finalaren zama, baina ongi landutako jokaldiei esker, Senperena-Lizasok garaipena eskuratu zuten.
Finaletako emaitzak
- Adimen urritasun maila hastapena:
- Dios-Calviño 20
- Garcia-Fernandez 5
- Adimen urritasuna:
- Ortega-Sagarmendi 20
- Asteasu-Askasibar 15
- Urritasun fisikoa:
- Lasa-De Anta 21
- Senperena-Lizaso 25