Emakumezko zazpi emakume sortzailek euren lana, bizipenak eta ametsak partekatuko dituzte Ttakunenea elkartean bihar, Korrika Kulturala ekimenaren barruan aurrera eramango duten hitzaldian. 19:00etan hasiko da. Sara Etxeberria 'Basoko Maxuxta' ilustratzaileak bideratuko du ekimena eta Inge Mendioroz zinemagileak, Ione Zabala arte eszenikoen ekoizlea eta arte zuzendariak, Lierni Rekondo bertsolaritza irakasleak, Uxune Iparragirre Hamarratz proiektuaren sortzaile Uxune Iparragirrek, Intza Alkain aktoreak eta Dinagu elkarteko kide nahiz Köol Studio saltokiaren jabe Karmele Salsamendik parte hartuko dute.