24. Korrikak Lasarte-Orian egingo duen ibilbidea grabatu du TXINTXARRI aldizkariak

Maddi Noriega Zaldua 2026ko martxoaren 21a

Donostiarren eskuetatik jasoko dute lasarteoriatarrek euskararen lekukoa, aurten; hilaren 25ean izango da hori, 13:03an, Errekalde hiribidean. Hik Hasi eta Decathlonek partekatuko dute herriko lehen kilometroa, eta hortik aurrera, hamabost testigu aldaketa aurrera eramango dira. Bide hori, hasi eta buka, bideoz grabatu du TXINTXARRI aldizkariak

Ondoko taulan dituzue lekuko aldaketak, orduak eta lekuak

ERAGILEA ORDUA LEKUA KILOMETROA
Hik Hasi eta Decathlon 13:03:58 Errekalde Hiribidea  1.768
Argia, Iametza eta Antza 13:06:48 Variante errepidea 1.769
Sorgin Jaiak, LAB Michelin eta Hirube 13:09:43 Variante errepidea 1.770
Erketz EDT eta Ostdar SKT 13:12:55 Variante errepidea 1.771
EH Bildu 13:15:31 Pinutegi kalea 1.772
Buruntzaldea IKT eta EAGI 13:18:32 Pinutegi kalea 9 1.773
Zabaleta Auzolan 13:21:24 Hernani kalea 17 1.774
Elkarte gastronomikoak 13:24:15 Osina kalea 3 1.775
Ikastetxeak 13:27:03 Buenos Aires aldapa 15 1.776
Guraso elkarteak 13:30:33 Beko kale 2 1.777
Xumela, Biyak Bat eta Aterpea 13:33:21 Zumaburu kalea 11 1.778
Lasarte-Oriako Udala 13:36:01 Kale Nagusia 35 1.779
Katxiporreta eta Kukuka 13:38:57 Donostia etorbideko biribilgunea 1.780
Ttakun KE eta Muntteri AEK 13:41:36 Iñigo de Loiola kalea 10 1.781
Hipodromoa eta Enpresabidea 13:44:20 Uistin kalea 3 1.782