Hilaren 27an argitaratuko dugu hurrengo paperezko TXINTXARRI

Txintxarri Aldizkaria 2026ko martxoaren 19a

Ikasturteko egutegia prestatzerakoan lantaldeko kideok hala erabakita, aste honetan ez dugu paperezko aldizkaririk argitaratuko; hurrengoa hilaren 27an kaleratuko dugu. Ondoren, Aste Santuko oporraldia dela-eta, bi astez etengo dugu zerbitzua, apirilaren 17an berrartzeko. Gogoan izan Lasarte-Oriaren berri gertutasunez eta euskaraz izateko aukera duzuela, nahi duzuen aldiro, www.txintxarri.eus webgunean eta zabalkunde digitalerako gainerako euskarrietan.