Ehun eguneko greban "modu aktiboan" parte hartu zutenak elkartzeko bilera antolatu dute

Txintxarri Aldizkaria 2026ko martxoaren 19a

Michelin lantegiko ehun eguneko grebaren 50. urteurrena dela-eta, orduko behargin eta kaleratutako langile talde bat elkartu eta ekintza horren garrantzia nabarmentzeko ekimena antolatu dute. Horren ildotik, datorren asteko ostegunean asanblada irekia egingo dute Mirentxun, 11:30etik aurrera, lanuzte horretan aktiboki parte hartu zutenak elkartu eta datozen hilabeteetako egitaraua aurkezteko asmoz. 

Borroka hori "gogoratu, aldarrikatu, balioan jarri eta gaur egungo belaunaldiei transmititzeko" lanean ari da arestian aipatutako talde eragilea. 

Datorren asteko bilera iragartzeko kartela. Irudia: Michelingo ehun eguneko grebako talde eragilea.
Erlazionatuak