Aitatasunak emandakoak partekatu ditu Plazaolak

Txintxarri Aldizkaria 2026ko martxoaren 15a

'AA Aita' ikuskizuna eskaini du Jon Plazaolak, larunbatean, Manuel Lekuona Kultur Etxean. Bazkarrizketa honetan, umoretik eta patetismo propiotik jo du Plazaolak aitatasuna ardatz eta aitzaki izan dituelarik. Bere bizipenetatik aritu da, baina gainontzeko aitei buruz aritzeko tartea ere egin du. Hausnarketa txikiei zirrikitu bat bera ere utzi gabe, parre egiteko komedia izan da obra. Eta gogotik egin du publikoak. 

Erlazionatuak

'AA Aita' ikuskizunaren hasiera

Txintxarri Aldizkaria mar 15, 15:45 Kultura