Udako txokoetako izen ematea astelehenean (10:00) irekiko du Ttakun Kultur Elkarteak

TTAKUN KULTUR ELKARTEA 2026ko martxoaren 13a

Euskaraz; aisian hezi, batu eta udan gozatu! lelopean, Ttakun Kultur Elkarteak eskaintza erakargarria prestatu du aurtengo udako txokoetarako ere. Gauzak horrela, etxeko txikiek aukera paregabea izango dute udan euskaraz, elkarrekin eta herrian aritzeko. Izen ematea sarean egin behar dute herritarrek.

Izena emateko epea, astelehenean, martxoaren 16an (10:00etan)  irekiko da, sarean! Informazioa eskuratzeko eta izena emateko sartu ondorengo loturan eta bete formularioa hemen.