LAB eta ELA sindikatuetako kide Olatz Arozena eta David Pena, mugimendu feministako ordezkari Maialen Aranburu eta gazteen ikuspegiaz ariko den Xuar Agirre gonbidatu dituzte.
Bost egun besterik ez dira falta lantokiak hustu eta kaleak betetzeko: 1.500 euroko Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata ezartzea eta gai horri buruz Euskal Herrian erabakitzea aldarrikatuko du euskal gehiengo sindikalak eta baita lanuztera atxikiko diren beharginek ere. Ekintza horren zergatiak eta helburuak jorratzeko hitzaldia antolatu du gaur Borobilean Elkarteak, Oriarte Landaberri institutuan, 19:00etan. Ordubete geroago deialdia babesteko talde argazkia aterako dute.
LAB eta ELA sindikatuetako kide Olatz Arozena eta David Pena, mugimendu feministako ordezkari Maialen Aranburu eta gazteen ikuspegiaz ariko den Xuar Agirre gonbidatu dituzte.