Hilabete bakoitzeko azken astearteetan afari solidarioak prestatzen jarraitzen du herritar talde batek, Lasarte-Oriako Elkartasun Sarearen barruan. Jatekoa eta edatekoa Donostiara eramaten dute gero, kale egoeran dauden pertsonek otordu bat behintzat bero jan dezaten. Jakinarazi dute asanblada irekia egingo dutela bihar Xirimiri elkartean, 18:00etatik aurrera; ekimenarekin bat egin nahi duen herritar oro gonbidatu dute bertaratu eta parte hartzera.
2025 urt 29 Gizartea