Musean ikasteko eta lehiatzeko ekimenak antolatu dituzte

Txintxarri Aldizkaria 2026ko martxoaren 5a

Mus karta jokoan aritzeko ikastaroa eta txapelketa aurrera eramango dituzte LOGA Lasarte-Oriako Gazte Asanbladako kideek hilaren 7an eta 14an, hurrenez hurren, Xirimiri elkartean. Aurreneko ekimena 11:30ean izango da eta bigarrena, aldiz, 20:00etan. Lehiaketan izena eman nahi duten bikoteek 15 edo 10 euro ordaindu beharko dituzte, lanean ari badira edo langabezian badaude. Sariak emango dizkiete aurrenekoei eta bigarrenei.

Erlazionatuak