Artzikirol txapelketa antolatu du LOGAk

Txintxarri Aldizkaria 2026ko otsailaren 7a

Lasarte-Orian aisialdiko eskaintza urria dela argudiatuta, artzikirol txapelketa antolatu du LOGAk, larunbat goizean, Okendo plazan. Seiko bi taldetan banatuta, giro ederrean jokatu dira eskuz zein oinez aritzea biltzen duen joko honetan. Plazan ziren herritarrek ere gogotik gozatu dute ikusle lanetan murgilduta zirelarik.