ESKUALDEA

Emakume langileen zapalkuntzari aurre egiteko norabide estrategikoaz eta proposamen politikoaz mintzatuko dira

Txintxarri Aldizkaria 2026ko otsailaren 19a

Buruntzaldeko Itaia-k jakinarazi du solasaldi bat antolatu duela Martxoaren 8aren aurrekari gisa: 'Emakume langileon askapenerako erronkak eta proposamena'. Larunbatean aurrera eramango du, Hernaniko Biteri aretoan, 11:00etatik aurrera. Eragile horretako kideek aurreratu dute Itaiaren I. Kongresuan zehaztu zituzten oinarri politikoetan sakontzeko baliatuko dutela jarduera hori.