XIX. mendeko konpositore italiar ezaguna izan zen Giuseppe Verdi. Haren lan ezagunenetako bat da 'La traviata', gaur kultur etxeko auditorioan emango dutena 19:00etatik aurrera. Ez da zuzeneko ikuskizuna izango, baizik eta Londresko The Royal Opera House areto entzutetsuan interpretatutakoaren emanaldi digitala, "kalitate handikoa eta interpreteek lan nola egiten duten ikusteko aproposa", Danok Kide elkarteko ordezkariek esplikatu dutenez. Sarrerek 7,5 euro balio dute aurrez sarean erosiz gero, eta, kultur etxeko harreran eskuratuz gero, 9 euro.